Ilustratzailearen Txokoa: Miren Asiain-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko urriaren 14(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 24(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Miren Asiain-en erakusketa

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Miren Asiain Loraren txanda da.

Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen EHUan, baina azken ikasturtea Buenos Airesen (Argentina) burutu zuen. Ilustrazioaren munduan bere kabuz hasi zen.

Bere lanak munduko hainbat lurraldetan erakutsi ditu: Txina, Japonia, Korea, Argentina, Mexiko, AEBak, Espainia eta Italia, besteak beste. Berak ilustratutako liburuak ere hainbat hizkuntzatan argitaratuak izan dira.

Asiainen lanen artean badira sari garrantzitsuak irabazitakoak. 2012an iruindarrak idatzi eta ilustratutako Hara! (Pamiela, 2012) album ilustratuak Etxepare saria jaso zuen. 2013an finalista izan zen Literaturako Euskadi sarietan eta berriki Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant) liburuan egindako lanagatik 2020ko Euskadi Saria eskuratu du. 2015ean, "Iberoamerica Ilustra: Catálogo Iberoamericano de ilustración" saria jaso zuen Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan, Mexikon. Sari hauei esker bultzada handia lortu zuen bere karrerak.

Erakusketaren ordutegia

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.


 

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 14(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 24(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana