"Taito-Ku"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 15
  • "Taito-Ku"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Argia piztu da.
Inolaz ere ez.
Publikoak pitz dadila espero du, has
dadila ikuskizuna.
Zain. Antzezlana hasi da.
Beltz-beltza. Antzezle baten soinua
entzuten da. Edo bi. Edo bestela
hiru. Hainbat arnasaldi adi daitezke.
Saiatzen naiz ulertzen.
Bai, argia dugu orain, eta ulertzen dut. Jarraitu ahal diot hariari. Gogoan
hartzen dut. Sentitu egiten dut.
Itzali da argia, baina, dagoeneko, ez
dio axola. Partaide naiz zer horretan.

LARUTAN dantza garaikideko konpainia bat da; Maria Andresek sortu zuen 2015ean, eta berak zuzentzen du, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Sariketa, ADAE) eta batzordetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuak. Azken urteotan nazioarteko hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste.

  • Zuzendaritza: María Andrés
  • Koreografia eta Interpretazioa: Andrés Alarcón, María Andrés
  • Bideoa: Igone Arreitunandia, María Andrés
  • Argiztapena: Emilio Cordero Checa
  • Argazkiak: Amaia Santamaria
BAD 2020

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana