Koru Abeslarientzako Graduondokoa (2020-2021)

Donostia-San Sebastián Urriaren 16(e)tik maiatzaren 29(e)ra
  • Koru Abeslarientzako Graduondokoa (2020-2021)

Intermezzo elkartearekin Graduondoko berritzailea, pasioa ogibide bihurtu nahi duten koru abeslariei zuzendua.

Ikastaroak Intermezzoren lan eskaintza hartzen du barne, gehienez hiru ikaslerentzat, enpresak parte hartzen duen ekoizpenetan aritzeko: Teatro Realen koru titular gisa, Gran Teatre del Liceun bertako korua sendotuz, edo bestelako Opera denboraldi eta Jaialditan.

Espezializazio ikastaro honek koru abeslari profesionalak behar duen formazioan sakontzea du helburu. Ahots teknika espezifikoa landuko da, koru errepertorioarekin eta horren eszenaratzearekin lotutako alderdi guztiekin batera:

a) Koru abeslariari aplikatutako ahots teknika
b) Fonetika aplikatuak: italiera, alemana, frantsesa, ingelesa, euskara, gaztelera, latina eta hizkuntza eslaviarrak.
c) Koru errepertorioa lantzea:
c1) Sinfoniko korala
c2) Opera eta zarzuela
d) Eszena
e) Gorputz teknika
f)  Alderdi profesionalak:
f1) Kolektiboari aplikatutako psikologia
f2) Lan kontratazioa
f3) Kultura eszenikoa
f4) Makillajea, joskintza eta ohitura osasungarriak
f5) Proiektu eszenikoak ekoizteko protokoloa

[...]

kastaroa goi mailako musika titulua (edo baliokidea) duen edo izena eman duen ikasturtean lortzeko prozesuan dagoen ikasleari dago zuzendua.

Ikastegiak, halaber, aurre ikusitako baldintzak bete ez arren interpretatzaile gisa egiaztatutako ibilbidea duten hautagaitzak aztertuko ditu. Kasu honetan ikasturtea amaitzean Etengabeko Prestakuntza Ikastaroaren Ziurtagiria lortuko da.
Gutxieneko ikasle kopurua: 12

Musikene

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana