Musikaste 2020: Xare Laborategia

Errenteria 2020(e)ko Urriak 16
  • Musikaste 2020: Xare Laborategia

2020ko Musikaste jaialdiaren barruan.

Xare Laborategia ganbera musikarekin sorgindutako kolektibo batek sortutako laneremua da, interpretazio, sorkuntza, ikerketa, esperimentazio eta hedapen artistikorako eszenatokia. Artearekin konprometitutako eta aniztasun estetikoarengan interesatutako musikari hauen nahi eta gogoen proiekzioa da.

Xare Laborategiak hainbat proiektutan parte hartu du sortu zenetik, besteak beste,

Gasteizeko Fundación Catedral Santa Maríaren “Abierto por Concierto” zikloan, IX.

Bernaola Festibalean, “Musikagileak” Musika Garaikidearen Zirkuituetan, “Musikaste” Euskal Musikaren Astean, Baigorriko Musikaldian, edota Bilboko BBVA Fundazioak antolatutako VI. Musika Garaikidearen Zikloan.

Zinemagintza alorrean, Donostiako Zinemaldian estreinatutako Debekatuta dago oroitzea (Larreategi/Martinez, 2010) dokumentalerako Txaber Fernandez Martinek idatzitako musikaren grabaketa burutu du, eta baita parte hartu ere orain gutxi aurkitutako Gure Sor Lekua (Madré, 1956) euskerazko lehen filmaren berrestreinaldi eta grabaketan, Joserra Senperenak moldatutako bertsiorako idatzitako musika zuzenean interpretatuz, besteak beste, Hazpaneko Zinegin Festbalean (2013) eta Donostiako Zinemaldian (2015).

Hemeretzi disko grabatu ditu, koru musikan genero guztiekin, operak eta zartzuelak barne, euskal musikan espezializatua badago ere. José Luis Ansorenaren eskutik 1973an   Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia sortu zuen. 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen.

eresbil

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana