Off-Lokal 2020. Lehen Atala: "Souvenirs" + "Muda" + "Con los pies por delante" + "Acoples & Desacoples"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko urriaren 19(e)ra
  • Off-Lokal 2020. Lehen Atala: "Souvenirs" + "Muda" + "Con los pies por delante" + "Acoples & Desacoples"

Gasteizko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

Covid-19aren krisialdiak markatutako Off Lokalen edizio berri honetan, antzerki-lanak ezohiko espazioetan eskaintzeko proposamenari eusten diogu, eta horren esentzia eta ezaugarri behinekoenari: ikusleekiko gertutasuna eta zuzeneko begirada.

Hasiera batean, ondoen balioetsiko hiru proposamenak gauzatzea zen deialdiaren asmoa, baina taldeek egindako lan handia eta aurkeztutako lanen kalitatea ikusirik, Udalaren Antzoki Sareak erabaki du ondoen balioetsiko zortzi lanak programatzea Jaialdian zehar, bi egunetan.

Off Lokal – Primer asalto / Lehen atala

  • Datak / Fechas: urriak 16-17-18 y 19
  • Ordutegiak: 19:00etan (lehen emanaldia) / 19:45ean (bigarren emanaldia)
  • Topalekua: Zuberoa plaza (Iparralde g. e.)
  • Taldeak:
    • El Mono Habitado: Souvenirs
    • Proyecto Larrua: Muda
    • Ekoma Teatro: Con los pies por delante
    • Mananas Fruit Company: Acoples & Desacoples
  • 80 min.
  • Prezioa: 10 euro
  • Leku mugatua.

Souvenirs - El mono habitado

Emakume bat bere iraganean murgiltzen da, bere baitako neskatilaren bila. Bere biografian arakatu, nabigatu eta hegan egin beharko du. Benetako eta irudizko oroitzapenek lagunduko diote odisea pertsonal horretan.

SOUVENIRS barne bidaia dibertigarri eta beharrezkoa da.

Testua eta zuzendaritza: Raúl Camino

Antzezlea: Begoña Martín Treviño

Muda - Proyecto Larrua

Dantza pieza honetan darabilgun irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko.

Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Aritz López

Koreografia: Jordi Vilaseca

Con los pies por delante – Ékoma Teatro

Gabrielek eta Sebastianek heriotzari aurre egin beharko diote, oso ikuspuntu ezberdinetatik. Bietako batek ihes egingo du; bestea, haren bila joango da. Heriotzari beste dimentsioa bat eman eta txikiagoa, ezagunagoa eta gertukoagoa bihurtzen lagundu nahi dugu ikuskizunaren bidez.

Antzezleak: Javier Liñera eta Aitor Pérez

Dramaturgia (lau eskutara) Javier Liñera eta Aitor Pérez

Zuzendaritza: Aitor Pérez

Acoples & Desacoples - Mananas Fruit Co.

Zure familia katu eta giltza ingeles baten truke emango zenuke? Zure lagun-taldeak ogi eta ur dietak baino gehiago aspertzen zaitu? Zure harremanak hutsik daudela sentitzen duzu? Barrutik lehertuta daudela iruditzen zaizu? Ez sufritu gehiago isilik! Bada irteerarik, lagunduko dizugu.

Antzezpena: Jasón Guerra Arregui

Zuzendaritza: Txubio Fernandez de Jauregui


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko urriaren 19(e)ra
  • Ordutegia19:00etan (lehen emanaldia) / 19:45ean (bigarren emanaldia)
  • LekuaZuberoa plaza (Iparralde g. e.)
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana