Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 2020

Pasaia 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko urriaren 25(e)ra
  • Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 2020

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 39 urte beteko dituzte aurten, hori da sasoia!

Urriaren 16tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dugu.

Egitaraua

Urriaren 16an ARTEKALEk antolatutako KALELUIA izeneko jardunaldiekin bateratu dituzte aurtengo Jardunaldiak. Arte eszenikoen profesionalentzat formakuntza jardunaldia, Artekalek antolatua, Pasai Donibaneko kulturgunea izango da, 10:00etatik eta 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gaiak honako hauek izango dira: "Banaketarako tresnak. Nola prestatu feria baterako?" eta "Arriskuak prebenitzeko glosategia. Zein protokolo ezarri behar ditugu?

Parte hartzeko beharrezkoa izango da inskripzioa formalizatzea info@artekale.org bitartez.

Ikuskizunen egitarauari dagokionez, urriaren 17ko eguerdian, TOMAXEN ABENTUREKIN gozatu ahalko dute Pasaitar txikienek Trintxperpen.

Arratsaldean, aurtengo MAX sariak irabazi dituen Zanguangoren BESTALDEAN eskainiko dute Antxon.

Urriaren 18an, Tarregako Firan aipamen berezia jaso zuen Guillém Albaren CALMA izeneko ikuskizuna izango da ikusgai, Donibaneko Kulturgunean

Urriaren 23an, aurten Donostiako Antzerki Sariko irabazle izan den ATX teatroaren ZAZPIAK BAT ikuskizuna eskainiko dute San pedroko Udal aretoan.

Hilaren 24an, familiei zuzendutako eskaintza izango da Donibaneko Kulturgunean, Markeliñeren KARTOIBIRAKA ikuskizun parregarriarekin.

Urriaren 25ean, bukatzeko, Donostiako Poltsiko Antzerki Saria jaso duen ANARKIA RELACIONAL izeneko ikuskizunarekin barre algarak bermatuta izango dira.

 

[2019ko elkarrizketa] - Aitziber Eguskiza (Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntzako teknikariaria): «Arazo sozialak umorezko antzerkiaren bitartez lantzeak meritu handia du» 

 

pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko urriaren 25(e)ra
  • Ordutegia18:30
  • LekuaPasaia

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana