François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa.
Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.
Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi).
Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte.
Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.
I. Mundu Gerraren aurretik, bitartean eta ondoren gertatzen da istorioa. Jules austriarra da, eta Jim frantziarra; 1912an ezagutu zuten elkar, eta ordutik lagun banaezinak dira. Biak Catherinerekin maitemintzen dira, oso emakume bitxia, eta tragedian amaitzen den hirukote harremana hasten dute.
Jules y Jim hirurogeiko hamarkadako Frantziako zinemaren obra nagustitzat jotzen da. Georges Delerueren soinu banda garai guztietako laudatuenetakoa da. Maitasunari, desleialtasunari, traizioari eta askatasunari buruzko kontakizun hau Henri-Pierre Rochek, Truffautek eta Jean Gruaultek moldatutako jatorrizko eleberriaren egileak, bizitako egoera errealetan oinarrituta dago.