"Los Años de la Fertilidad"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 17
  • "Los Años de la Fertilidad"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Ugalkortasuna. Kontzeptu biologiko bat da, baina poesiazkoa eta filosofiazkoa ere bai. Gizakia ugalkorra da bizia sor dezakeenean. Haren ahalmenak umotu direnean munduari daukanik-eta onena emateko. Ez badu orduan egiten, ez du inoiz egingo, ez da iritsiko beraren bertsiorik onena izatera, bere buruari ezarri zion bizimoduarekin etsi beharko du.

Nola bizitzen dira urte horiek? Zer keinu politiko dakar ugaltzeko erabakiak? Ume bat al da gizaki batek munduari utzi ahal dion gauzarik onena?

Konpainia

Emilio Rivas 2011tik ari da arte eszenikoetan. Haren lanetako batzuk dira Biofobia, Take a walk on the wild side edo El imperio de la alegría. Haren lanak ikusgai izan dira hainbat lekutan, hala nola: La casa encendida, Teatre Principal de Palma edo Teatro Central de Sevilla, eta hainbat lanetan lagundu izan dio La Tristura-ri, hala nola Materia prima, Future lovers edo Renacimento.

Ana Petite, Diego Bagnera eta Emilio Rivas 2017an batu ziren. Testuak eta irudiak ikertzen ari ziren. Ez zeukaten inor zain; ez zeukaten estreinaldirako datarik. Gogoak ematen zielako egiten zuten, halakoxeak zirelako, eta eman ere halaxe. Beren buruari La ofrenda eman zioten izena.

  • Zuzendaritza eta testuak: Emilio Rivas
  • Sorkuntza: La Ofrenda
  • Antzezleak: Diego Bagnera, Ana Petite, Emilio Rivas, Lili De Quadra De Pedro
  • Zuzendaritza teknikoa: Roberto Baldinelli
  • Soinua, bideoa: David Tiedra Figura
  • Ekoizpen exekutiboa: Ángela Santos Fernández
  • Koprodukzioa: Emilio Rivas, La Ofrenda, Naves Matadero-Centro Internacional de Artes Vivas
badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana