Senitartean txotxongiloak erabiltzen, magia trukoak egiten nahiz antzerki-eszenak sortzen ikasteko tailerrak

Barakaldo 2020(e)ko urriaren 17(e)tik 2020(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • Senitartean txotxongiloak erabiltzen, magia trukoak egiten nahiz antzerki-eszenak sortzen ikasteko tailerrak

Hurbileko Kultur Zentroen Sareko FAMILIENTZAKO ESZENA ARTEAK programak proposamen berritzaile bat jarri du abian hiruhileko honetan. Tailerrak praktikoak dira, eta eszena-arteak landuko ditu. "Eszena-arteen  programa aurrera eramateko helburuz prestatu dugu formatua, eta horregatik izango dira taldeak txikiagoak, pandemiaren ondorioz ezarritako segurtasun neurriak betetzeko", azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.  Horrela, bada, familiei zuzendutako partaidetzazko jarduera bat eskainiko du udal barakaldarrak, tailer didaktikoak eginez, familiak ikusle izan beharrean partaide aktibo bihurtuko dituena. "Tailerrotan, eszena-arteak esperimentatuz, modu dibertigarrian ikastea proposatzen diegu senideei", azaldu du Canterok.  

Familientzako Eszena Arteak programan ohiko laguntzaile diren bertoko profesional eta konpainiek gidatuko dituzte tailerrak "senideei laguntzeko  eskuzko txotxongiloak egiten eta erabiltzen, magia truko harrigarriak menperatzen, paperezko pertsonaiekin antzezlan bat egiteko agertoki txikiak prestatzen eta eguneroko objektuei bizia emanez antzerkia egiten", erantsi du Canterok.  

5 urtetik 11 bitarteko umeentzako jarduera izango da. Tailerrak doan dira, baina kide kopurua mugatua da. Horregatik, aurretik eman behar da izen-ematea. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Astero zabalduko da tailer bakoitzerako izen-ematea 944789485 / 944789552 telefono zenbakien bidez, nahiz kulturbulegoa@barakaldo.eus helbidera idatziz (honakoak adierazita: tailerra eta izen-abizenak, eta horien - 3 lagun, gehienez - NANa eta telefono zenbakiak).

BOST TAILER AZAROAREN 21ERA ARTE

Zehazki, tailerretako 5 euskaraz emango dira Clara Campoamor Zentroan, 18:00etan, honako egunotan:

  • Urrriak 17 - Muppeta edo ahodun txotxongiloa Laenananaranja<}0{> Konpainiak emana
  • Urriak 24 - Magia trukoak.  Imanol Ituinok emana
  • Urriak 31 - Teatrinoa eta paperezko txotxongiloak.   Laenananaranja konpainaik emana
  • Azaroak 14 - Zirkuko teknikak.  Malabarismoak. Mikel Pikaza - Zirkodromoa
  • Azaroak 21 - Txotxongiloak objektuekin.  Laenananaranja Konpainiak emana

Aldi berean, plazarik lortu ez duten edo tailerra etxetik egin nahi duten familia guztiengana iristeko, tailer bakoitzari buruzko bideotutorialak zabalduko dira, Barakaldoko Udalaren facebooken bidez.

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko urriaren 17(e)tik 2020(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • LekuaBarakaldo

Non

Euskadi, auzolana