Esperientzia digitala: "Gure herriaren soinu banda" (Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Miren Amuriza eta Txani Rodriguez)

Bilbao 2020(e)ko Urriak 18
  • Esperientzia digitala: "Gure herriaren soinu banda" (Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Miren Amuriza eta Txani Rodriguez)
    Argazkia: Josu Izarra

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan.

  • Aurkezlea: Ilaski Serrano
  • Parte hartuko duten sortzaileak: Karmele Jaio, Miren Amuriza eta Txani Rodriguez.

Eszenan piano bat. Alboan, Mikel Urdangarin eta Ilaski Serrano solasaldi gozoan. Urdagarinen musika unibertsoak gure herriaren soinu banda delakoan gaude. Ispilu bat bezala kanta horietan islatzen dugu geure burua, geure historia.

Hitzordu honetan ez dira faltako lagunak: Miren Amuriza bertsolaria eta Txani Rodriguez eta Karmele Jaio idazleak. Esperientzia digital honetan Mikel Urdangarinek zuzen zuzenean errepertorioaren hainbat kanta eskainiko ditu pianoarekin lagunduta. Sentimentuz beteriko kantak, lagunen erreferentziak, bizipenak… herri baten soinu banda.

loraldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana