"Leiho zikin, zeru garbi"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 18
  • "Leiho zikin, zeru garbi"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Ikuskizunaren ostean Laida Zapre argazkilari, disenaitzaile eta kazetariaren “404.lauzarolau” proiektua aurkeztuko da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da ‘Leiho zikin, zeru garbi’. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • Antzezle eta sortzaileak: Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga
  • Argien diseinua: Borja Ruiz
  • Argazkiak: Etanowski
  • Jantziak: Lurdes Arruti
  • Laguntzak: Dantzagunea, Artistas en Residencia Bilbaoeszena, NunArt Guinardó
  • Agradecimientos: Myriam Pérez Cazabon, Erick Odriozola, Pierre Henrion, Marti Gúell Valbona, Marco Michelangelo, Nekane Mendizabal, Valentina Azzati, Valdemar Ramos, Kim Jordan, Maria Ibarretxe, Ane Zulaika
badbilbao.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana