Musikaste 2020: EMKE Banda

Errenteria 2020(e)ko Urriak 18
  • Musikaste 2020: EMKE Banda

2020ko Musikaste jaialdiaren barruan.

2014 urtean 150 urte bete zituen Errenteriako Musika Bandak. 1864. urtean sortua, historian zehar izen ezberdinak jaso izan ditu: “Sociedad Filarmónica” (1864) eta Udal Musika Banda (1923), horrela 1948. urtean orain duen izena hartu zuen.  Bandaren zuzendaritza Teodoro Gamón, Hipólito Guezala, José María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, José Luis Mate edo Aitor Mitxelena Rubioren ardurapean egon da; eta zuzendari gonbidatu gisa, M. Lorenzo de Reizábal, J.A. Sáinz Alfaro, J.M. Tife Iparragirre, X. Rallo Sagarzazu edota J.M. Guezala. Hainbat sari jaso izan ditu eta Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu zuen (1995 eta 1998an), Musikasten 1995etik egun arte; bai eta Oskorri taldearekin 2008 eta 2014ean. Nazioarte mailan eskaini izan ditu emanaldiak, Bordelen, Lousadan-Oporton (2002) edo Pariseko “La Cigale” antzokian (2010). 1996. urtetik Musika Banden Alardea antolatzen du. 2012an, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatu zuen “Musikagileak” elkartearekin batera. ACNUR, Siriako gerrateko kaltetuen edo bestelako kalteteun aldeko kontzertu solidarioak ere antolatu izan ditu. 2016 urtean bere ibilbideagatik UPV-Orfeón Donostiarra saria jaso zuen. Gaur egun Carlos Rodríguez Albistur eta Alain Ayerdi dira EMKE-ko zuzendariak.
eresbil

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urriak 18
  • Ordutegia12:30
  • LekuaKoldo Mitxelena Ikastetxea
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)

Non

Euskadi, auzolana