MarraziOak XII ilustrazio tailerra: Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide

Donostia-San Sebastián Urriaren 19(e)tik urriaren 23(e)ra
  • MarraziOak XII ilustrazio tailerra: Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide

MARRAZiOAK XII. 2020ko udazkena 

ZOTZAK BILTZEN

Ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz

MAITE GURRUTXAGA eta JUAN KRUZ IGERABIDE

2020ko urriaren 19tik 23ra

ZER:

Ahozko tradizioa ardatz hartuko duten lehenengo MarraziOak izango dira hamabigarrenak. Juan Kruz Igerabide poetak eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea izango ditu gidari. Igerabide euskarazko ahozko tradizioaren gaian aditua bezain aritua da eta Gurrutxaga MarraziOak tailerrean hiru aldiz ikasle gisa parte hartu eta gero, gidari gisa dator oraingoan punta-puntan dagoen bere lanaren bermea duela.

Tailerrean, gidariek, parte hartuko duten ilustratzaileekin batera, herri-poesiako materiala ezagutuko dute eta sekuentziazio-aukerak landuko dituzte. Mota askotako materiala eskaintzen digu herri tradizioak: antzerki-eszena modukoak (Txirristi-mirristi: salda prestatu eta irenstea); jokaera magikoak (Atxia-motxia: sorginkeria modu bat); zenbakiak desitxuratuz eginikoak (Baga, biga; Bat, Mattin parrat), amaierarik gabeko lanak (lihoaren penak, O Pello, Pello…); segida-txandakatuak (Akerra ikusi dugu, Behin joan nintzen azokara…). Sekuentziazioetarako denbora eta espazio-osagai mota asko ageri dira, baina baita pertsonaien egoerak edo gorputz-jarrerak ere (hatzekin eginiko jolasak ere hor sar genitzake, esate baterako).

NOLA:

Aurtengo edizioan ahozko tradizioaren kantak eta poesia ilustratzeko bideak landuko dituzte. Bideok tradiziora hurbil daitezkeela edota apurtzaileak izan daitezkeela erakutsiko diete gidariek. Elkarrekin arakatuko dute bidea, bide zabala eta aberatsa inondik ere. Horrez gain, euskal ahozko tradizioa ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Lehenengo egunean herri tradiziotik datozen poesiak ezagutzera emango dituzte gidariek parte-hartzaileek materialaren ikuspegi ahalik eta zehatzena izan dezaten. Materiala ezagutu eta aztertzearekin batera, ikasle bakoitzari poesia horietako bat aukeratzeko eskatuko zaio berau ilustratzen has dadin. Hala, tailerraren ordu praktikoak lan horri eskainiko dizkio. Aztertuko dituzten poemak sekuentziatzeko modu narratiboak eta modu estetikoan ilustratzeko erak urratuko dituzte. Proposamenak zein ideiak eta ezagunak zein ez hain ezagunak diren erantzunak emango dizkiete materialen zein ilustrazioen aukera oparoak zabalduz. Azterketa horretatik ateratako ondorioak praktikan jartzen saiatuko dira, eta ikasleak hautatutako poesia horri ondoen egokitu dakioken bidea jorratuko dute. Praktika orduetan parte-hartzaileek eskura izango dituzte gidariak; bidean lagunduko diete, hausnartzeko tarteak bilatuko dituzte eta aukera berriak aztertuko dituzte.

IRAKASLEAK:

Maite Gurrutxaga

Juan Kruz Igerabide

NOIZ ETA NON:

2020ko urriaren 19tik 23ra, Undermount-en (Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia). * Donostiako autobus linea bertan geratzen da, 16. zenbakia, Donostiako Gipuzkoa plazan hartzen dena.

Ordutegi jarraitua izango du aurten tailerrak: 10:00etatik 18:00etara, bazkaltzeko ordubeteko atsedenaldiarekin. Parte-hartzaileek beren bazkaria eraman beharko dute.

Asistentzia derrigorrezkoa da: parte-hartzaileek tailerraren saio guztietara etortzeko gai izan eta horretarako konpromisoa hartu behar dute.

NORENTZAT:

Gehienez 10 irudigilek hartuko dute parte.

Parte hartzeko baldintza orokorrak:

• Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.

• Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.

• Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.

• Parte hartzaileek ez dute zertan argitaratutako lanik izan behar.

ESKAINTZA:

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie irakasleek aukeratzen dituzten 10 lagunei. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa egiteko beka bana eskuratuko dute.

IZEN EMATEA:

• Ilustratzaile bakoitzak bere hiru lan bidali beharko dituzte, beren estiloa, estetika eta ildoak irudikatzen dituztenak.

• Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du:

- Curriculuma

- NAren kopia bat

- Posta elektronikoaren helbidea

- Telefono zenbakia Dokumentazioa wetransfer bidez bidali beharko du administrazioa@galtzagorri.eus –era.

EPEAK:

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2020ko uztailaren 24a izango da.

Aukeratutakoei 2020ko irailaren 11rako erantzungo zaie.

ANTOLATZAILEAK:

Galtzagorri Elkartea

Gipuzkoako Foru Aldundia

INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK: 943 471 487  / administrazioa@galtzagorri.eus


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Urriaren 19(e)tik urriaren 23(e)ra
  • Lekua Undermount
    Orkolaga Pasalekua, 46 (Igeldo)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Undermount

Non

Euskadi, auzolana