Angel Larrea: "Hezkuntzaren Ondarea Igorren Eta Arratian"

Igorre 2020(e)ko Urriak 21
  • Angel Larrea: "Hezkuntzaren Ondarea Igorren Eta Arratian"

Angel Larrea Beobide.

Igorreko eta, orokorrean, Arratia inguruko ume eta gazteen hezkuntzarekin eta lanbide formazioarekin erlazionatuta egon diren udal-eskolak, Foru Aldundiaren babespean sortutako auzo-eskolak, ordena erlijioso eta fraideen ikastetxeak, eragile partikularrek bultzatutako hezkuntza-zentroak eta Arratian ezagunak diren irakasle aintzindari batzuk (andereñoak eta maisuak) izango dira Angel Larrea historialariak emango duen hitzaldiaren aztergaiak eta protagonistak. Bestalde, frankismo garaiaren amaieran, ikastola berrien mugimenduan egindako lan pedagogikoarekin lotuta, egile arratiar batek idatzitako euskarazko material didaktiko batzuk erakutsi eta azaldu ere egingo dira.

 

igorre.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana