LABO XL2 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko urriaren 22(e)tik 2020(e)ko urriaren 24(e)ra
  • LABO XL2 2020

 

LABO XL jaialdia LABO proiektuaren urteetako erantzun naturala da, espazio eszeniko berriak erakusteko eta sortzeko, hain zuzen. Arte eszeniko performatibo eta esperimentalen jaialdiaren bigarren edizioa urriaren 22an, 23an eta 24an izango da Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan.

Garai tristeak bizitzen ari gara, baina ez da gelditzeko garaia. Laguntzeko, eusteko eta babesteko garaia da. LABO XL2 edizio desberdina izango da, bai, baina LABO izango da. Bizi dugun garaiari egokitutako jaialdia izango dugu, beharrezko neurri guztiekin, baina bere esentzia galdu gabe. Babes dezagun gure kultura, lagun diezaiegun gure artistei, disfrutatu ditzagun haien istorioak. Gora Arte Biziak!

LABO XL2 hurrengo laguntzaileen babesa du: NODE, Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa, Dantzagunea, Convent Garden, A Room in the City, Noticias de Gipuzkoa, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Gaintza, Olasagasti, Insalus.

 

EGITARAUA

  • OSTEGUNA 22

11:00 Inaugurazio ekitaldia - Rubén Albelda - Egur Basoa - Dantza garaikidea. Doakoa (izen-ematea): info@labo.eus. Kutxa Kultur Plaza. (30´)

Datorren ostegunean, urriaren 22an 11:00etan, LABO XL2 Jaialdiari emango diogu hasiera eta zurekin ospatu nahi dugu. Parte hartzaileei ongietorria egingo diegu eta NODE konpainiako Rubén Albeldararen eskutik jaialdiko kartela kartela bizirik dagoela ikusiko dugu.

11:30 Xabier Mujika - Dantza Jantziak - Lantegia – Dantzagunearen eskutik. Doakoa (izen-ematea). Dantzagunea@gipuzkoa.eus. Ruiz Balerdi (120´)

Dantzarako jantzien tailerra, OSA+MUJIKA konpainiako Xabier Mujikak emana. Jantzi eszenikoen diseinuan kontuan hartu beharreko faseak eta puntuak landuko dira, diseinu historikoetatik eta Xabierrek OSA+MUJIKArekin zein hirugarren konpainiekin izandako esperientziatik abiatuta.

20:00 Nerea Arriola - Eta orain, zer? - Antzerkia -  Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (15´)

Emakume ona. Zer da? Zein helburu ditu? Benetakoa da ala gizon baten imaginarioak sortu duen fikzio bat besterik ez da? Trazo bat, marra askoren bilduma. Ederra, txuria, goxoa, umila, lasai, beti irribarre batekin… Marrazki batzuk dira, gure bizitzan eragin handia izan dutenak. Baina zer gertatzen da gero?

20:30 Andrea Quintana - Lo raro es que bailar sea raro - Dantza garaikidea. Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (50´)

Dantzari honek ez dauzka magia trikimailurik prestatutak. Bere koreografia materiala astuna eta batzuetan ulertezina da, hanka ezkerrarekin egiten dituen biretan huts egiten du. Dantzari honek ez zuen inoiz Giselle izan nahi. Guztiokin: gorputz bat matxinadan.


  • OSTIRALA 23 VIERNES   

11:00 Masterclass Jon Maya + Pablo Iraburu – Bizimina – Zinetikaren eskutik. Doakoa (izen-ematea): info@labo.eus. Kutxa Kultur Plaza. (120´)

Masterclass honetan, sormen-prozesuaren nondik norakoak azalduko ditugu. Dokumentala ikusiko dugu eta Mayak zuzendutako lan koreografikoaren eta Iraburuk eta Molinak zuzendutako lan zinematografikoaren arteko elkarrizketa prozesua partekatuko da.

20:00 Nerea Gurrutxaga + Oihana Vesga – Leiho zikin, zeru garbi- Dantza garaikidea - Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (20´)

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da piezaren lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

20:30 Emilio Manzano – Proyecto pueblo, pubertad – Performance - Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (50´)

Proyecto pueblo hurrengoa zalantzan jartzen du: jatorria, sustraiak, ohiturak, folklorea eta bizilekua, bakarkako eta taldeko psikearen barruan. Arte biziaren proposamen eszenikoa, poesiaz betea bere testu, irudi eta soinu-espazioan.


  • LARUNBATA 24

10:00 Oihana Varela - Barneko espaziotik kanpoko espaziora - Lantegia - Doakoa (izen-ematea) info@labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (180´)

Improbisazioa erabiltzen dut lan tresna bezela. Gorputzaren mugimendua entzuten eta espazioa ematen parte hartzen duten dantzariek, beraien esentzia ezagutuko dute, eta improbisazioaren presentzia, konsientzia eta zehaztazuna landuko dute.

20:00 Koldo Arostegui – Bobo - Dantza garaikidea. Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (25´)

Solo eszenikoa da, eta dantzan, kantuan, telebistan ateratzen zen begirada biziko emakume horren oroimenean, behin eta berriz errepikatzen dut film haren eszena... gizon izaten saiatzen naiz, ez dut lortzen, aspertu egiten naiz eta kantu horretatik zintzilik geratzen naiz bueltaka.

20:30 Alberto Cortés + Rosa Romero – La teoría de la pelvis – Performance. Sarrerak: Billeto + www.labo.eus. Kutxa Kultur Plaza (50´)

Erakusketa eszeniko bat, zuzeneko film bat eta gorputza aktibatzeko beharrarekin lotutako dokumentua, eta nola mugimendu horrek kate-erreakzio bat aktibatzen duen dokumentua ere.

--

Labo XL2 Sarrerak
- 3 eguneko abonoa - 30€
- Eguneko carrera - 12€
Info gehiago: www.labo.eus

LABO

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko urriaren 22(e)tik 2020(e)ko urriaren 24(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaWebgunean kontsultatu
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana