"Las raíces cortadas. Victoria Kent y Clara Campoamor: cinco encuentros apócrifos"

Bilbao 2020(e)ko urriaren 22(e)tik 2020(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Las raíces cortadas. Victoria Kent y Clara Campoamor: cinco encuentros apócrifos"

Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak Las raíces cortadas. Victoria Kent y Clara Campoamor: cinco encuentros apócrifos estreinatuko du urriaren 22an.

Jeronimo Lopez Mozoren testu bati buruzko proposamena dakarkigu Ramon Bareak (Irene Bau eta Juana Lor ditu protagonista). Bere garaian, emakumeen botoa onartzeko aukera zalantzan jarri zuten bi emakume politiko, aurrerakoi eta errepublikar hauen memoria historikoa berreskuratuz dator.

Victoria Kentek eta Clara Campoamorrek 1931an Bigarren Errepublika aldarrikatu berri zen horretan, Gorte Konstituziogileetan emakumeen botoari buruzko eztabaida garratza izan zuten Espainiako Parlamentuan. Bi diputatuek kontrako jarrerak hartu eta defendatu zituzten emakumeari boto-eskubidea emango zion lege-proiektuaren aurrean. Clara Campoamorrentzat, ezinbestekoa eta berehalako baldintza zen bi sexuen arteko berdintasuna lortzea. Victoria Kententzat, bere kideak diskriminazio-gaitasunik gabeko ta interes kontserbadoreen zerbitzura zeuden hezkuntzarik gabeko panpinak ziren. Azken finean, haien botoa zuzendua izango zen. Hori dela eta, lehenik eta behin, emakumea berriz heztea beharrezkoa zen, ideal errepublikanoarekin bat egin arte, ta horren ostean soilik baimenduko litzaioke botoa.

Jeronimo López Mozok Las raíces cortadas planteatu bezala, teatraltasunez espazioak eta denborak nahastutzen jakin du, errealismoa eta fartsa, pertsonaia berdinaren adin desberdinak, txotxongilo-eszena baten arintasun urratzailea edo gertaerak, oroitzapenak eta ametsak erabiltzeko dinamismoa nahasten jakin du. Hori guztia bere irizpide eszenikoaren fintasuna erakutsiz, entretenimendua azalekotasunarekin eta pentsamendu demagogikoarekin nahasteko gaitasunik gabe.

Gainontzeko lantaldea osatzen duten kideak:

  • Soinua: Itziar Madariaga
  • Argiztapena: Fernando Alcáuzar
  • Jantziak: Betitxe Saitua, BANBALINA ARTEKO LANBIDEAK taldeak lagunduta
  • Eszenografia eta irudiak Maria Casanueva

Antzezlana azaroaren 15era arte egongo da ikusgai, ostegunetik igandera. Erreserbak www.pabellon6.org webgunean egin daitezke.

pabellon6.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko urriaren 22(e)tik 2020(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • OrdutegiaUrriaren 22tik azaroaren 15era, ostegunetik igandera
  • Lekua Pabilioi 6
    Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
    Bilbao
  • Zenbatekoa17 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Pabilioi 6

Non

Euskadi, auzolana