"Shock, el cóndor y el puma"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Urriak 22
  • "Shock, el cóndor y el puma"

Andres Lima zuzendariak Albert Boronat, Juan Cavestany eta Juan Mayorga antzerkigileekin batera sinatzen du testu hau, Naomi Klein kazetari kanadarraren La doctrina del shock lanean oinarritutako antzezlan dokumentala. Shock, el condor y el puma istorio lotsagarri batean oinarritutako antzerki-bidaia urratzaile eta sorpresazkoa da. Sei aktore dira antzezlanaren protagonistak, eta bakoitzak hainbat pertsonaia antzezten ditu.

Gertakari historiko bati buruzko antzerki-ikerketatik sortu zen Shock, El Cóndor y el Puma lana: Txilen 1977an Pinochet jeneralak Salvador Allenderen gobernuaren aurka emandako estatu-kolpea. Historia antzezten duen antzerki dokumentala da, hura emozioen bitartez ezagutzeko.

Andés Limaren ikuskizuna lau Max sarietarako hautagaia da:

Antzerki ikuskizun onena, eszena zuzendaritza onena, ikuskizun onena, espazio eszenikoaren diseinurik onena eta gizonezko aktore protagonista onena (Ernesto Alterio)

  • Zuzendaria: Andrés Lima
  • Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany, Juan Mayorga,
  • Antzazleak: Ernesto Alterio, Ramón Barea, Natalia Hernández, María Morales, Paco Ochoa, Juan Vinuesa

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana