Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Amaren intxaurrak"

Azkoitia 2020(e)ko Abenduak 23
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Amaren intxaurrak"

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartu dira parke magikoan. 3 urte dira Amatxo Loreto hil zenetik eta, egun hartan, intxaurrondo bat landatu zuten azken agurra emateko. Gaur, lehen intxaurrak janen dituzte eta, bitartean, Loretorekin bizi izandako abenturak kontatuko dizkigute. Lutoa pasatu dute eta pailazoak pozik daude. Izan ere, hartaz oroitzen diren bakoitzean, intxaur zaporeko irribarre bat marrazten da beren ezpainetan. Marimototsek gordeak dauzka parkeko landare eta lore magiko guztietako haziak, guztiak ere amak emanikoak. Gaur, egun aproposa da hazi horiek ereiteko. Mundu berri bat sortuko dugu!

Adin gomendatua: 2 urtetik gora

azkoitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Abenduak 23
  • Ordutegia16:00 eta 18:30
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana