"VÁRVARA"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 23
  • "VÁRVARA"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

VÁRVARA antzezlanean proposatzen da Maria Magdalenaren arketipo kristauari hurbil gakizkion. Irudiz oso desberdinak dira bacalao kultura valentziarra eta estasiaren ideia mistikoa, baina haiek hartuko ditu abiapuntutzat Bárbara Sánchez-ek, eta Maitale Handiaren irudia gorpuztuko.

Jardun mistiko orotan bezala, hemen ere bat egitea da xedea, distantzia behin betiko desegitea. Ez dago lekurik jada irkaitzerako, trufarako, eta, are eta gutxiago, norberaren zilborrari beha aritzeko. Maria Magdalena zoro ereduzko bat da, gauza dena bere burua husteko Maitea gorpuztearren, gauza dena edozein erakunde patriarkal triskatzeko bere maitasun amaigabea baieztatzearren.

Bertatik bertara hitz egiten du bere Nagusi libreki hautatuarekin. Ez dago ez distantziarik ez bitartekorik balio duenik. Emakume zuri pribilegiatu baten ereduaren ezarpen kapitalistari aitzi eginez, hari haizu baitzaio bere buruari so egitea, Maria Magdalenak etxea hutsarazten du erabat, ohartuki eta bere gogoz jaisten da munduaren hondarretara, Kristok agintzen duen leku horretara.

Bárbara Sánchez, koreografoa, dantzaria eta aktorea. Sevillan jaio zen, eta han bizi da. Arte dramatikoa, dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen Sevillan, bere formazioa Europan han eta hemen zabaldu Phillipppe Gaulier, Enrique Pardo, Germana Civera, Julyen Hamilton edo Ivo Dimchey eta beste hainbat maisu eta koreograforekin. Dantzari gisa, hainbat andaluziar konpainiatan ibili da, hala nola Manuela Nogales, La Tarasca edo La Cuadra de Sevilla. Hiru eszena lan sortu ditu: “El jardín de atrás”, “Plutón no es un planeta” eta “Gala Fantoche”, Roberto Martínezekin elkarlanean; “La satisfacción del capricho”, “Ahuyéntanos este furor”, “Electrohumor” Jaime Conde-Salazar-ekin batera; “Somewhat paler” eta “VÁRVARA”. Halaber, lanean ibili da Abraham Hurtado bezalako artistekin “Ignición” lanean, Sociedat Doctor Alonso konpainiarekin “El desenterrador” lanean, Meg Stuart-ekin “Atelier III” lanean, eta Mark Tompkin and Meg Stuart konpainiarekin “Lab ABC” lanean.

  • Zuzendaritza, koreografia eta antzezlea: Bárbara Sánchez
  • Dramaturgia: Jaime Conde-Salazar y Bárbara Sánchez
  • Zuzendari laguntzailea: Alberto Cortés
  • Argiaren diseinua: Benito Jiménez
  • Músika: Sonido Valencia
  • Loop, edits eta megamix: Ylia
  • Jantziak: Horus Body Jewelry Hugo Pérez y Bárbara Sánchez
  • Tatuaje diseinua: Juanma
  • Testuak: Bárbara Sánchez
  • Jatorrizko esku-hartzeak: San Juan de la Cruz, Rafael de León, Federico García
    Lorca, Angélica Liddell, Ingmar Bergman, Marguerite Yourcernar, Javier Melloni,
    Yesenia Then, Emilio
  • Itzulpena: Nika Blazer (inglés), Marion Cousin (francés)
  • Argazkiak: Antonio Navarro Wijkmark, Luis Castilla y Mila Ercoli
  • Bideo osoa: Tristán Pérez-Martín
  • Teaser: La Buena Estrella Audiovisuales
  • Ekoizpena: Bárbara Sánchez
  • Laguntzak: Santa Várvara. 970 € de libertad y artillería, Banco de proyectos (ICAS),
    Graner, Centro Danza Canal, Tenerife-Lav
badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana