(bertan behera) Ezpalak + Lemy River

Azpeitia 2020(e)ko Urriak 24
  • (bertan behera) Ezpalak + Lemy River

LEMY RIVER “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin.

Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian... Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela.

Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.

Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa).

Hurrengo diska berria izango denaren lehenengo 2 single-ak atera berri dituzte. Lehenengo abestirako Kataluniako Teka raperoaren kolaborazioa izan du eta “Bukowski” izena du, Donostiako taberna mitikoari aipamena eginez. Rap-musika eta Kavinsky edo M83 erako synthwave soinuak nahasten ditu.

Bigarren single-a, IXI, abesti polit eta instrumental bat da eta psicodelia, pop eta elektronica soinuak ditu.


EZPALAK 2019an sortutako talde berri bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua. 90. hamarkadako “Rock alternatiboko” taldeekiko duten pasioak eraman ditu lau lagunok talde berri hau osatzera.

2019 urtean argitaratu zuten lehenengo diskoa, “Ezpalak”, bederatzi abestiz osatua eta bertan fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira. 2020ko ekainean bigarren diskoa izango denaren lehenengo abesti aurrerapena atera zuten, “Itzala” eta laister bigarren single-a kaleratuko dute. Diskoa berriz 2021ko Otsailean argitaratuko da.
EZPALAK

kulturaz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana