"Hago Carrera"

Bilbao 2020(e)ko urriaren 24(e)tik 2020(e)ko urriaren 25(e)ra
  • "Hago Carrera"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Emakume bat (ni neu) arineketan ibili da ordu erdi luze batean, bi telefonori erantzuten dien bitartean. Erantzuten du, konpontzen du eta ekinari ematen zaio, baina higatu ere egiten da, eta nor den ahaztu ere bai.
“Hago CARRERA” lanak, telefono-elkarrizketa zenbait eta haiek eragiten dituzten egoerak baliatzen ditu ikusleei parte harrarazteko umorez eta lotsarik gabe egiten den ahalegin batean. Ekintza geldiezinak ere humanizatu egiten du performance hau, bizipen partekatu baten moduan garatzen dena.

Beatriz Churrucak Bartzelonako Unibertsitatean amaitu zituen Arte Ederrak: han, dantza eskolak hartu znituen , eta bizian ematen ziren arteen ikusle aseezina bihurtu zen. Gozatu egiten du prozesuak partekatzen, eta horregatik parte hartu du hainbat kolektibo eta plataformatan. 2004tik, bere gisara ari zen artezko proiektu eta jarduerak garatzen eta kudeatzen. Lagundu egiten diote ahalegin horretan yogako formazio etengabeak, igeri egiteak eta pasiera ahal bezain luzeek. Oraindik ere sinesten du arteak eraldatzeko duen gaitasunean, eta horrek ere akuilatzen du.

  • Kontzeptua eta performancea: Beatriz Churruca
  • Soinua: Igor Calonge
  • Kamara: Asier García-Kensa Produkzioak
  • Teknika eta argazkiak: Mavi Tabernero, Edu Agreda
  • Eskerrak: Jon Horna, Mikel Agirregomezkorta, Daniel Hernando
  • Ekoizpena: Beatriz Churruca
  • Koprodukzioa: Dantzagunea
  • Laguntza: NODE

 

 

badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana