"Kartoibiraka"

Pasaia 2020(e)ko Urriak 24
  • "Kartoibiraka"

2020ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan.

“Ikuskizun hoberena” FETEN, “Haurrentzako ikuskizunik Hoberenaren” MAX Saria

Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan.

KARTOIBIRAKA antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik bereizten duen ezaugarria: jolasteko eta sortzeko gaitasuna.

Julio Verneren Munduari bira 80 egunetan abenturazko eleberrian oinarrituta, Markeliñe antzerki taldeak irudimenezko bidaia proposatzen digu munduan zehar.

Gure protagonistak biltegi batean lan egiten duten hiru pertsonaia dira. Orain arte errutinan bizi izan dira baina jolasari esker irudimenezko bidaia zoragarri bat hasteko prest daude. 

  • Konpainia: Markeliñe.
  • Ikuskizunaren iraupena: 60 min.
  • Adin gomendatua: 5 urtetik gora.
  • Hizkuntza: Hitzik gabea.

Bideoa

pasaia.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana