Musikaste 2020: Koruen Eguna (Karnaba Otxotea + Zaria Koru Eskola + Landarbaso + Andra Mari Abesbatza)

Errenteria 2020(e)ko Urriak 24
  • Musikaste 2020: Koruen Eguna (Karnaba Otxotea + Zaria Koru Eskola + Landarbaso + Andra Mari Abesbatza)
    Karnaba Otxotea

2020ko Musikaste jaialdiaren barruan.

Karnaba Otxotea

Karnaba Otxotearen izena, 60 hamarkadan  Errenterian izandako izen bereko talde ospetsua omentzen du.

Bere ibilbide motzean kontzertu ugari eskeini ditu. Ohiko du partaidetza Euskal herri osoan ospatzen diren Otxote Topaketetan, hala nola Bilboko, Arrasate, Portugalete, Irunea, Lekeitio, Kambo, eta Errenteriako Otxote topaketeetan.

Hauetatik, azpimarragarri 2016 Kamboko Otxote Topaketan, epaimahaia eta publikoaren sari eta nabarmen berezia lortu izana.

2013an Musikasten, abesbatzen egunean abestu zuen; 2014an, Portugaleteko nazioarteko jaialdian; 2015an, Valdeblore, Niza Eguberriko festibalean; 2016an  BALUARTE Auditorumean abestu zuen. Nabarmentzeko dira Donostia Orkresta Barrokoarekin eskeini dituen kontzertuak.

Sortu zenetik, zuzendaritza Sergio Zapirain Mendizabal eskuetan dago, biolontxeloko irakaslea, eta Donostiako Orkestra Barrokoaren zuzendaria.

Zaria Koru Eskola

2015 urtean Zaria Koru Eskolarekin batera sortuak, Zaria Koru Eskolako haur, gazte eta heldu abesbatzak dira. Imanol Elizasu  Lasaren zuzendaritzapean, bost urte hauetan ibilibide oparoa burutu dute.

Jaialdi eta emanaldi desberdinetara gonbidatuak izan dira AEB, Frantzia, Alemania, Txekia, Kataluina eta Euskal herriko hainbat eszenatokietan.

Esparru desberdinetako artistekin lan egin dute: Benito Lertxundi, Patxi Zubizarreta, Pello Ramirez, Aitor Gabilondo, Agustin Arrazola, Iñaki Alberdi, Haatik dantza konpainia, Oscar Portugués, besteak beste…

Josep Vila y Jover, Juan Pablo de Juan eta Jose Manuel Tife maisuekin elkarlan desberdinak burutu dituzte.

Nazioarteko hainbat abesbatzekin dituzten harreman eta egitasmoen artean, aipatzekoak dira “Les petits chanteurs de Laval” (Kanada), “Northern Harmony” (AEB), “Piccolo” (Castelnaudary, Paris) eta “Camella” (Novy Bor, Txekia) taldeekin martxan dituzten proiektuak.

Lehiaketa desberdinetan sarituak izan dira.  2017. urtean, Zariagazek Candaseko abesbatza lehiaketan lehen saria eta derrigorrezko obraen interpretazio hoberenaren saria lortu zituen. Urte berean Zariaren harira diskoa argitaratu zuen Zaria koru eskolak.

Zaria Koru Eskolaren ekoizpen propioek arrakasta itzela lortu dute: Zaria USAn uso (2017), Munduko zaporeei bira (2018) eta Memories of Queen (2019).

Landarbaso

Landarbasok errepertorio zabala lantzen du, hainbat garai eta estilotakoa, bai obra profano eta baita eliza obrak ere abestuz. Korurako euskal abesti ugari estreinatu ditu. Landarbaso abesbatzak euskal folkloreari lotutako obrak sortu eta harmonizatzen ditu, eta Konplize ditut eta…, Landarbaso Munduan I eta II edo Landarbaso 25! egitasmoak publikoaren aurrean aurkeztu ditu.  Taldeak 2016 urtean bere 25. urteurrena ospatu zuen, eta ordutik Kontari haur eta Landarbasoko Dizdizka gazte taldeak ere baditu.

Abesbatzak azken urteotan, penintsulan zehar, ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du eta 2001etik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi zen, sari garrantzitsuak eskuratuz. Landarbaso Abesbatzak 4 sari nazional eta nazioarteko 17 ditu. 2019an urrezko bi domina eta Gran Prix irabazi zituen Indonesiako Bali International Choir Competition txapelketan.

Andra Mari Abesbatza

Errenterian 1966an José Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.

Gure herrian sortutako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, José Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.

Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, Ph. Herreweghe, J.J. Mena, A. Boreyko eta A. Orozco-Estrada, maisu handiek  zuzenduta.

Egun Andoni Sierra da erakundearen zuzendari artistikoa.

 

eresbil

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia20:30
  • LekuaFatimako parrokia
    Errenteria
  • Zenbatekoa5 €

Non

Euskadi, auzolana