"Panpina"

Bergara 2020(e)ko Urriak 24
  • "Panpina"

Seminarixoko kultur egitaraua: 2020 iraila-abendua (pdf)

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako eta noraino gaude prest hori lortzearren?

Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia... Besteen begiradaren aurrean, panpina izatea menpekotasun keinu bat da ala askatasun adierazpen gorena?

 

Udalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:

  • Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
  • Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
  • Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
  • Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
  • Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
  • Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin
bergara.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKAMIKAZ Kolektiboa
  • Data 2020(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana