"Pinocchio"

Getxo 2020(e)ko Urriak 24
  • "Pinocchio"

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundo errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.

Nortasun-ikurren eta jokatzeko ereduen bilaketa etengabean arituko da Pinocchio. Horretarako, gomendatu diotena egingo du: bizitzen dituen esperientzietatik, egiten dituen aurkikuntzetatik eta bizitzatik ikasiko du. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, orduan deskubrituko du, azkenean, bere bizimoduarekin gustura egoteko modua. Istorio zirkularra da Pinocchiorena, jatorrizko nobelan bezala.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana