(bertan behera) "Piraten istorio bat"

Durango 2020(e)ko Urriak 24
  • (bertan behera) "Piraten istorio bat"

Kultur Aro 2020 ekimenaren baitan.

Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du.

Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira,  piraten istorio bat

Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan.

PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia17:00
  • LekuaTabira parkea (Euriarekin: Kurutziaga ikastola)
    Durango
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana