"Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 24
  • "Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba Aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Desioaren arrazionalizazioa,  erabakitze-ezintasuna, harri orri ar, gorputza eta aurpegiaren gainerakusketa obszenoa, tabuak, fantasia, proiekzio eta ensoñazioak, generoa eta zenbakia. Rap, trap eta rocka. Gu eta eurak. Analogikoa eta digitala. Pornoa eta Afrodita. Askatasun sexuala ala neoliberalismo sexuala? Ase ezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, Musika.

Konpainia

Izango da antzerkia, izango da Musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Zubi deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera ateratzako sortu zen ekimena da BenetanBe. Sortzen zaizkigun galdera, zirrara eta beharren aurrean hausnarketarako sormen-gunea izateko indarragaz jaio zaigu.

“Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” gure bigarren ikuskizuna ekartzen dizuegu oraingo honetan. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun eta aseezintasun elkarrekin partekatzeko.

  • Zuzendaritza: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea
  • Antzezleak:  Patricia Urrutia, Ion Zumelaga, Juanjo Otero
  • Musika: Asier Ituarte
  • Argiztapen diseinua eta teknika:  Arantza Heredia
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Web-Master: No-Media Studio
  • Diseinu grafikoa eta adudiobisuala: Rober Quintana
  • Eszenografia: Amaia Garete
  • Jantziak: Marodi Sosrkuntzak
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Benetan Be Teatroa
  • Laguntzak: Eusko Jaurlaritza, Durangoko San Agustin Kulturetxea
badbilbao.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana