Burdinolen ibilbidea 2020

Muskiz 2020(e)ko Urriak 25
  • Burdinolen ibilbidea 2020

Datorren urriaren 25ean burdinolen ibilbidearen XII. edizioa egingo da, egungo osasun egoerara egokituta egongo dena:

- 12 kilometroko ibilibde gidatua izango da.

- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantenduz.

- 10 pertsonako 4 talde.

- Talde bakoitzak irteera ordu bat izango du, taldeen arteko kontaktua ekidinez.

Ibilbidea

Hasiera Muskizko San Juan plazan izango da eta, 12 kilometroko ibilbide gidatuaren ostean, Valdivian (Galdames) errota eta burdinolan bukatuko da. Ibilbidean zehar geldiune ezberdinak egingo dira, non Barbadun arroko burdinola ezberdinen aurriak aztertu eta eraikin ezberdinen historian sakonduko duten parte hartzaileek (Bado Ondero, El Pobal, La Hoya, Valdivian... besteak beste).

Ibilbidea bukatzean, autobusak berriz ere Muskizera eramango ditu parte hartzaileak, taldeetan banatuta.

Izen ematea: Urriaren 9ko (osteguna) 10:00etatik aurrera webgune honetako "Izena emateko eskaera" atalean.

Ibilibidearen iraupena: 3 ordu.

Irteera: San Juan plaza (Muskiz).

Talde ezberdinen irteera ordua:

- Lehenengo taldea (gaztelaniaz): 09:30

- Bigarren taldea (gaztelaniaz): 09:50

- Hirugarren taldea (euskaraz): 10:10

- Laugarren taldea (gaztelaniaz): 10:30


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Urriak 25
  • LekuaMuskiz

Non

Euskadi, auzolana