Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen kontzertua

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Urriak 25
  • Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen kontzertua

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kantu, biribilketa, obra... hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak entzuteko aukera ezin hobea eskainiz.

Egungo egoera pandemikoaren eraginez, Konstituzio Plazako arkupeetan izan beharrean, Santa Maria elizako koruaren azpiko aldean izango da.

Musukoa jantzita eraman beharko da eta arduradunek adieraziko diete entzuleei zein eserlekutan jarri behar duten aforoa bete arte.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urriak 25
  • Ordutegia12:30
  • LekuaKoruko Andre Mariaren Basilika
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana