"La bella durmiente y el bosque escondido"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 25
  • "La bella durmiente y el bosque escondido"

La bella durmiente y el bosque encantado musikalak eguna aldatu du eta urriaren 25ean izango da

Lanaren sustatzailea den Gaztelueta Ikastetxeak datorren apirilaren 26rako zituen aurreikusita emanaldiak, baina pandemia dela eta, atzeratu egin behar izan ditu.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz.

Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz.

 

La bella durmiente y el bosque escondido ikuskizuna Perraulten ipuinaren egokitzapen dibertigarria da, musikal bihurtuta. Printzesa ederra, maitagarri onbera eta dibertigarriak, printzea eta erregina maltzurra, beste hainbat pertsonaiarekin batera. Familia osoarekin kantatu eta dantzatu ahal izango duzun musikak lagunduta, maitagarri-ipuin bat bizi ahal izango duzu. Ametsak egia bihurtzen diren musikala. Eta ametsak ametsak dira. 

www.labelladurmienteelmusical.com

Iraupena : 75 min.

Sustatzailea: Asociación Docente, Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta Ikastetxea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana