"Tonbola"

Getxo 2020(e)ko Urriak 25
  • "Tonbola"

TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzaria. Tonbolari lotuta bizi dira hirurak. Jendearen ilusioetatik jaten dute. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!”-, diote zalaparta batean. Halaxe aurkezten dute euren burua. Iritsi bezain pronto, jendeari ilaretan jartzeko esango diote.

Denek nahi dute tonbolan parte hartu. Inork ez du bizitzan irabazle izateko aukera galdu nahi. Jendarteratu den adineko emakume alargunak, ezta. jubilatuta dago aspaldi eta eskuartean daraman pankartan halaxe irakurtzen da: “pentsio-lapurrei, bozkarik ez”.

Manoli, emakume ikusezina da. Pentsioa lapurtu diotelako hurbildu da jendartera, talde baten parte dela sentitzera. Berak ez daki, ordea, gauean etxean argia moztuko diotela eta kandelak piztu beharko dituela. Bizitzaren tonbolan zorteduna ala galtzaile izango den ere ez daki. Aukerak bi dira beti.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana