BIME PRO Campus+

Bilbao Urriaren 26(e)tik urriaren 30(e)ra
  • BIME PRO Campus+

1.- Sarrera

BIME PRO Campus+ BIME PROren programa da eta sormen-industrietako arlo teoriko-praktikoan trebatzeko da.

Alderdi teorikoan hitzaldiak ematen dituzte sektoreko profesionalek. Profesional hauek guztiak funtsezko arloetan ibilbide luzea egindakoak izaten dira, eta horri esker ikasleek industria horien funtzionamenduaren ikuspegi globala izan dezakete, eta batez ere, musika-industriarena.

BIME PRO Campus+ goi-mailako trebakuntza duten ikasleentzako da.

BIME PRO Campus+ 2020ko urriaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian).

2.- Izena ematea, hautaketa eta parte hartzea baieztatzea

Programan parte hartu nahi dutenek, izena emateko inprimakia bete beharko dute eta helbide honetan dago inprimaki hori: banakakoa edo taldekoa.

BIME PRO Campus+eko taldeak askatasun osoz hautatuko ditu 18 eta 32 urte arteko 18 hautagaiak; eta irizpide hauek erabiliko ditu jasotako eskari guztien artean hautaketa egiteko: proposatutako erronkaren kalitatea eta originaltasuna, curriculum akademikoa, hizkuntzak, programaren xedearekin duen lotura eta proiekzioa.

BIME PRO Campus+ek egindako hautaketaren berri zuzenean emango zaie hautatu diren eskatzaileei 2020ko urriaren 12an. Egun horretan hasi eta 3 egun naturaleko epean baieztatu beharko dute beren parte hartzea hautatu diren guztiek.

BIME PRO Campus+ 2020an parte hartzeko hautatuz gero, ekitaldirako sarbidea bermatuta izango dute partaideek inolako gasturik gabe, estaldura logistikoa izango dute eta egonaldia ere bai (ostatatzea eta dietak -gosariak eta jatorduak-) BIME PRO Campus+ 2020ko antolakuntzak definitutako terminoetan. Estaldura logistikoa eta egonaldia Bilbon bizi ez diren ikasleentzat izango da.

Programa teoriko-praktikoan parte hartzeko hautaketa eta parte hartzea bera doakoak dira ikasleentzat, eta antolakuntzak ez du inolako ordainsaririk, komisiorik edo edozein motako sarrerarik eskatuko programan parte hartu ahal izateko.

Ezingo dute BIME PRO Campus+ 2020an parte hartu BIME PRO Campus+ 2020 baino lehenagoko edizioren batean hautatuek.

Ezingo da hautatu BIME PRO taldeko kiderik edo langilerik, ezta horien zuzeneko familiakorik ere.

3.- Jabetza intelektuala

BIME PRO Campus+ 2020an eskatzaileek edota partaideek aurkeztutako materialak, edukiak, programak edota proiektuak erabat eta soilik eskatzaile edota partaide horienak izan beharko dira.

Eskatzaileek edota partaideek BIME PRO Campus+i lagatzen dizkiote material horiek eta baimena ematen diote promoziorako, publizitaterako edota merkataritza-xedeekin erabiltzeko.

BIME PRO Campus+en parte hartzen dutenek beren erantzukizunpean onartzen dituzte beren proposamenetako materialak, edukiak edota programak aurkeztearen, erabiltzearen edota ustiatzearen ondorioz egon daitezkeen eragin guztiak.

4.- Irudia

Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, jakinarazten da BIME PRO Campus+ ekitaldira etortzeak esan nahi duela partaideek baimena ematen dutela beren irudiak hartu, erreproduzitu, banatu eta argitaratzeko, baita publizitate-xedeekin eta edozein bitartekoren bidez ere, bitarteko elektronikoak barne. Partaideek beren irudiaren eskubideak lagatzen dituzte ekitaldi honetara etortzeari dagokionez, edozein euskarritan ikus-entzunezko material oro egiteko (bitarteko elektronikoak barne) eta erreprodukzio teknikoko edo irudia eta soinua ustiatzeko prozedura ororen bidez erabiltzeko. Lagapen hau doan egiten da eta denbora eta lurralde mailako mugarik gabe.

5.- Pribatutasun-politika

BIME PRO Campus+en izena emateko edota parte hartzeko ezinbestekoa da dagokion pribatutasun-politika onartzea, eskaria edota izenematea egitean aurkeztuko dencheck boxamarkatzearen bidez, eta helbide honetan ere kontsultatu daiteke.

6.- Aldaketak

BIME PROk beretzat gordetzen du justifikatutako arrazoiren bat egonez gero edozein unetan oinarri hauek aldatzeko eskubidea, baita BIME PRO Campus+eko baldintzak ere, eta hitza ematen du aldaketa horien berri emango duela bere webgunean: http://dev.bime.net/pro.

7.- Oinarriak eta kontratazioko baldintza-orokorrak onartu

BIME PRO Campus+en parte hartzeko eskatzeak esan nahi du eskatzaileek edota partaideek oinarri hauek onartzen dituztela, baita kontratazioko baldintza orokorrak ere (eskaria edota izenematea egitean aurkeztuko den check boxamarkatzean horiek nahitaez onartzeari kalterik egin gabe). Helbide honetan daude horiek guztiak.

8.- Legedia eta eskumena

Oinarri hauek Espainiako Legediak arautzen ditu eta partaideak eta antolatzaileak Bilboko epaitegi eta epaimahaien mende jartzen dira, berariaz beste foru orori uko eginez, aldeen arteko gorabehera oro ebazteko, BIME PRO Campus+en eskariaren edota parte hartzearen ondoriozkoa bada, baita horren guztiaren inplikazioen ondoriozkoa bada ere.

BIME PRO

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana