"130 aniversario de Andrés Isasi" kontzertua

Bilbao 2020(e)ko Urriak 28
  • "130 aniversario de Andrés Isasi" kontzertua

Andres Isasi 1890. urteko urriaren 28an jaio zen Bilbon. Beraz, 130 urte beteko dira aurten, eta, efemeridearekin bat, musikagile eta poeta bikaina eta bere musika omentzeko kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokiak. Isasi 1940an hil zen Getxon, berrogeita hamar urte bete baino lehen, bihotz- eta arnasketa-arazo kronikoek jota. Hala ere, sortzaile bikaina izatera iritsi zen, euskal musikako sinfonista nabarmenetako bat. Gainera, Lied askoren egile izan zen eta pianorako, kamerarako eta abesbatzentzako lan ugari sortu zuen.

Musikagilearen lanean hiru etapa nagusi bereizten dira. Lehenengoak nerabezaroko lanak hartzen ditu. Oso gutxi iritsi dira gaur eguneraino, baina musikagilearen idazkera dotorearen erakusgarri dira. Bigarren etapa «Alemaniako zikloa» da, eta Berlinen ikasten eman zituen urteetan hasten da. Garai horretan konposatu zituen sinfonia gehienak. Azkenik, Getxon ia-ia erretiratuta eman zituen urteek osatzen dute hirugarren etapa. Urte horietan oraindik ere egin zituen orkestra-lanak, baina batez ere pianorako piezak sortu zituen. Azken urteetan ahots eta pianorako Lied lanak eta erlijio-musikako errepertorio laburra konposatu zituen. Azken horretan abesbatzarako lanak sartu zituen, a capella edo organoak lagunduta interpretatzekoak.

Sarrerako azalpena: Mercedes Albaina.

1. zatia:
Biolina: Aitzol Iturriagagoitia.
Pianoa: Enrique Bagaría.

2. zatia:
Sopranoa: Jone Martínez.
Pianoa: Itxaso Sainz de la Maza.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana