"Castelvines y Monteses"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Urriak 30
  • "Castelvines y Monteses"

Castelvines y Monteses antzerkiaren jaia da. Loperen bertsoa, Bandelloren istorioa, Rojas Zorrillaren bertsio jokoa, Shakespeareren hegaldia eta Quevedoren garraztasuna umorez, jolasez, musikaz, magiaz, clownez eta dantzaz beteriko ikuskizun baten zerbitzura jartzea da.

Lope de Vega eta William Shakespeare iturri beretatik abiatu ziren, eta garai beretsuan idatzi zituzten Castelvines y Monteses eta Romeo eta Julieta lanak, XVI. mendearen bukaeran. Lopek Roselo eta Juliaren istorioa kontatzen digu, zeina Romeo eta Julietarenaren antzekoa baita, azken eszenak kenduta, Lopek “amaiera zoriontsua” ematearen alde egin baitzuen.

Sergio Peris-Menchetaren ustez, Castelvines y Monteses lanaren bertsio hau antzerkiaren jai bat da.

Izan ere, hamahiru aktorek heltzen diete Lope de Vegaren bertsoei, eta haietaz maitemintzen, baita ikusleak maitemintzen ere antzezteko duten talentuarekin, eta gorputza, kantua eta musika-tresnak erabiltzeko iaiotasunarekin, horiek joz zuzenean girotzen baitituzte Julia eta Roseloren, Celia eta Marínen, Dorotea eta Anselmoren eta gainerakoen bizipenak.

Urrezko mendeko antzerkira hurbilduko gaituen ikuskizuna familia osoarentzat.

  • Antzerkigintza: Carlos Menéndez
  • Zuzendaritza: Sergio Peris- Mencheta
  • Antzezleak: Aitor Beltrán, Almudena Salort, Cintia Rosado, Gonzalo Ramos, Ignacio Rengel, Jimmy Castro, Julia Roch, Maria Pascual, Natxo Núñez, Óscar Martínez, Paula Iwasaki, Xabier Murua, Xoel Fernández

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana