"FICAB: 20 urte"

Irun 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • "FICAB: 20 urte"

Oiasso Museoak "FICAB 20 urte" atzera begirako erakusketa sortu du, jaialdiaren hogeigarren urteurrena ospatzeko jarduera berezien barruan .

Erakusketak, Zinemaldiaren ibilbidea errepasatuko du hogei edizioetako bakoitzari lotutako gai desberdinen bidez: jatorria, bultzatzaileak, lantaldea, jaialdiko Sari Nagusiaren irabazleak, epaimahaikideak, egoitzak, atalak eta abar.

Erakusketa museoaren ordutegian egongo da ikusgai azaroaren 22ra arte eta sarrera doakoa da.

Erakusketan "Allekoaitzeko Kobaundie" filma ikusteko aukera izango da. Jose Miguel Barandiaranek eta Paco Etxeberriak 70eko hamarkadan Aian kokatutako haitzuloan egindako ikerketak eta azken hau eta bere taldea 2018an indusketa arkeologikoekin jarraitzeko egindako itzulera gogora ekartzen ditu David Soutok egindako dokumental honek. Dokumentala VR betaurrekoen bidez ikusiko da.

Segurtasun arrazoiengatik, publikoak ikusi ahal izango du dokumentala museoko langileek lagunduta eta aldez aurretik erreserbatuta info-oiassomuseo@irun.org helbidean edo 943 63 93 53 telefonoan.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non

Euskadi, auzolana