"Gorria"

Galdakao 2020(e)ko Urriak 30
  • "Gorria"

Bertsolaritza eta flamenkoa; muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin. 

  • Sortzaileak eta antzezleak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta “La Pulga”
  • Gitarra: Aitor Escobar
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Musika grabaketa eta muntaia: Aitor Ariño (Lorentzo Records)
  • Jantziak: Eder Aurre
  • Atrezzoa: Lierni Eizagirre
  • Argiztapena: Ion Chavez
  • Soinua: Jon Garagarza

www.lanku.eus

 

 

galdakao.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana