"Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian"

Bergara 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • "Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian"

Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian erakusketa ikusgai dago Laboratorium museoan. Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako sei hilarrik osatzen dute lehen aldiz Euskal Herrian ikus daitekeen erakusketa. Egungo osasun egoeraren ondorioz, une honetan, Bergarako eta mugakideak diren herrietako biztanleek ikusteko aukera izango dute. Abenduaren 20ra arte egongo da erakusketa Bergaran. 

Soriako Tierras Altas eskualdean, herrialdearen iparraldean, euskarazko izenen bat duen erromatar garaiko hainbat inskripzio aurkitu da, hilarrietan. Aurkikuntza garrantzitsua da, Pirinioen hegoaldera multzo handiena baita. Antzinateko euskarazko hitzen bat duten inskripzio gehienak Akitanian topatu dira, 300 inguru; hegoaldera, berriz askoz gutxiago. 

I. eta III. mendeetako estelen artean aukeratutako sei hilarriz osatutako erakusketa da, eta horietako batzuetan euskararen forma zaharra antzeman daiteke. Horietako batean, argi irakur daiteke 'Sesenco' izena.

Abenduaren 20ra arte egongo da erakusketa Laboratorium museoan. Esan bezala, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriei jarraituz, Bergarakoko herritarrez gain, Antzuolan, Arrasaten, Azkoitian, Eibarren, Elgetan, Elgoibarren, Elorrion, Oñatin eta Soraluzen bizi direnek izango dute bertara joateko aukera.

Eduardo Alfaro Peña erakusketako komisarioa, Valladolideko unibertsitatean Doktorea da. Arkeologian lizentziaduna (1996), 2002an ikertzaile-nahikotasuna lortu zuen, garai zeltiberiar eta erromatarreko populazioari buruzko lan batekin. Castillejos y Villares. Modelos de poblamiento antiguo en el interior del Sistema Ibérico (Soria Edita 2005). 2007an Idoubeda Orosen plan zuzentzailea aurkeztu zuen, ondare serranoa ikertu eta zabaltzeko proiektua, jarduera nagusia San Pedro Manriqueko Los Casaresen oppidum zeltiberiarrean eta erromatarrean esku hartzea duena. 2009tik urtero indusketa kanpainak zuzentzen ditu. 2018an, Oppida y etnicidad en los Fronfines Norte de la Celtiberia doktore-tesia defendatu zuen.

KARTELA (PDF)

ESKU-ORRIA (PDF)


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana