Hirian 2020

Bilbao 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Hirian 2020

Hemen da berriz Hirian, hau da, Bilbao BBK Live jaialdiaren hiri giroko ohiko aperitiboa. 2020 honetan ezer ez da atera pentsatuta zegoen moduan, eta Hirian emanaldiak ere ezin izan genituen egin maiatzean, aurreikusita zegoen bezala. Iritsi da garaia bilbotarrentzat urteko berezienetakoa den ekitaldi bat berreskuratzeko. Udazkenean izango da aurten Hirian ekimena, urriaren 30ean eta 31n, gaur egungo egoerak eskatzen dituen baldintza berrietara egokituta baina zuzeneko musikarekin gozatzeko espiritu berdinarekin eta gogo handiagoarekin, hainbeste hilabetez zuzenekorik gabe egon ostean.

Berrikuntza garrantzitsuena zera da, aurten, Hirian bi aldiz handiagoa izango dela, bi egun izango baitira bakarraren ordez, eta zortzi kontzertu, guztira. Agertokia ere aldatuko da; oraingoan ez da Bilboko kaleetan izango, baizik eta kontzertu-areto enblematikoenetan: La Ribera, Itsasmuseum - Nave 9, San Mames Geuria, BBK Aretoa eta Azkuna Zentroko Auditoriuma. Kartela, beti bezala, kalitatez eta aniztasunez gainezka dator.

Azkuna Zentroa auditoriumeko Firestone agertokian, gaur egun Estatuko panoraman aurki daitekeen proposamen iradokitzaileenetako bat arituko da: Rodrigo Cuevas asturiarra. Bere buruaz aztoratzaile folklorikoa dela dio, eta bai bere abestiak, bai oholtza gaineko ikuskizuna esperientzia ahaztezinak dira. Gune horretan bertan, joeren eta tradizioaren arteko fusio berritzailearen beste adibide bat aurkituko dugu: Fuel Fandango; formatu intimo akustikoan arituko dira, eta ziur gaude Nitaren ahotsa esperientzia hunkigarria izango dela.

Itsasmuseum - Nave 9 aretoko San Miguel agertokiari dagokionez, Latinoamerikako hip-hopero garrantzitsuenetako bat etorriko da Txiletik: Ana Tijoux raperoa, oholtza gaineko ahalmenaren eta letra zorrotzen adierazgarri; eta Madrildik Paula Cendejas, Estatuko eszenan etorkizun handia duen izenetako bat.

Madrildik, azken urteotan jaialdi gehienetan izan den hirukotea, Cariño, eta beren pop fresko eta lotsagabea izango ditugu ikusgai eta entzungai San Mames Geuriako San Miguel agertokian.

Mujeres hirukotea ere gurekin izango da; prentsaren eta ikus-entzuleen ustez aurten argitaratutako disko gogokoenetako bat da. “Siento muerte” diskoa maiatzean kaleratu zen, eta Bilbon zuzenean entzuteko irrikaz geunden jada. San Miguel agertokian izango da, La Ribera aretoan.

Eñaut Elorrieta bilbotarraren hitzetan, “Harbide zilar bat” bere azken singlean maitasunaz mintzo da, maitasuna txerto gisa. Bere zuzeneko emanaldiak hutsik egiten ez duten txertoak dira arimarentzat, eta guk BBK aretoko BBK agertokian entzun ahal izango dugu, Nögen gipuzkoarren kasuan bezalaxe.

Hori guztia Bilboko Udalaren laguntzarekin eta segurtasuneko berme guzti-guztiak beteta: sarrera mailakatua izango da, edukiera mugatua, segurtasun-tarteak beteko dira, garbiketa areagotuko da… Zirkuitu erabat segurua izango da, indarreko legea betez, bi gauez #KulturaSegurua izan dadin, eta gure kezka bakarra, zuzeneko musikarekin gozatzea.

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urriaren 31(e)ra
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana