"NOA ¡ Uy Uy Uy !!!"

Bermeo 2020(e)ko Urriak 30
  • "NOA ¡ Uy Uy Uy !!!"

Amona Krotxet eta aitona Bonbinorekin emango du eguna gaur Noa ttikiak. Gaurkoa, ekintza libre eta bat batekoa ezagutzeko eguna izango da. Bizitza jolas naturalaren bitartez biziko dute, eta bidaia hortan, Krotxet eta Bonbino gazte sentituko dira berriz, eta Noak, baldintzagabeko maitasuna zer den ezagutuko du.

Noaren begien bitartez, mundua berraurkitu dute: bizitza opari sinestezina da, aurkikuntza zoragarria, harri- durarako aukera bikaina eta abentura amaigabea.
Bonbino eta Krotxeten irudimenak bide berriak zabalduko dizkio Noari bere tokia topatu dezan, maitasuna, konfiantza, naturaltasuna eta askatasuna ezagutuko dituen bide berriak, bizitzaren taupadak zoriontasuneko bidean dantzatuz.

Gauza gutxi dago bizitza hontan biloben musu eta besarkadak jasotzea baina gozoago. Bonbinok eta Kro- txetek goxotasun zoriontsu hori ikusleekin konpartitu nahi dute, hain maite duen Noa biloba haiekin izatea.

  • ANTZEZLEAK: Idoia Ayestaran-Emilio Fdz. de Pinedo
  • ARGI/SOINU TEKNIKARIA: Pablo Bezunartea
  • GIDOIA: Emilio Fdz. de Pinedo
  • ZUZENDARITZA: Juan Rodriguez Aristegi
  • ARTE ZUZENDARIA: Ariel García López
  • SOINU BANDA: Nils Personne
  • PRODUKZIOA: Idoia Ayestaran Aristoi
  • ARGIZTAPEN DISEINUA: Pablo Bezunartea
  • DISEINU GRAFIKOA: La Debacle
  • ESKENOGRAFIA TALLERRA: ESKENITEK,S.L.
  • OHIALAK, ATZEKALDEAK, TXOTXONGILOAK eta ESKENOGRAFIAKO ELEMENTUAK: Ariel García/ Idoia Ayestaran/Eva Alonso
  • JANTZIAK: Taller Panta Rhei
  • KOMUNIKAZIOA: Unai Garcia Bengoetxea
  • GRABAKETA ETA MUNTAIA: Olivia Rodriguez Samuri
  • ADMINISTRAZIOA: Zurine Martín
  • BANAKETA: Idoia Ayestaran
bermeo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana