"Tetrapack 2020" erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • "Tetrapack 2020" erakusketa

‘Tetrapack 2020’ erakusketa hartuko du Amárica aretoak, urriaren 30etik azaroaren 29ra bitartean. Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketan hautatutako pieza artistikoek osatzen dute erakusketa, eta Gasteizko Udalak antolatu du, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin.

Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da Tetrapack ekimena, zeinen bitartez arte-sorkuntza bultzatu nahi du baita, erakusketa-espazioak betez, sortzaile berrien lana erakusteko.

Honako hauek arkeztuko dituzte beren lanak Tetrapacken hamargarren edizio honetan: Nuria Pérez-Cárcamok, Itzal Zubillagak eta Elisa Talbi, Siham Zannouti, Khadija Zannouti, Fatma Haimed, Deborah Aiguayu eta Rodaina Hamidek osatzen duten kolektiboak. Hiru argazkigintza-proposamenek eta ikus-entzunezko instalazio batek osatzen dute erakusketa.

Gazte Klik Klak programan saritutako sortzaileek prestakuntza-prozesu batean parte hartu zuten ondoren. Hartara, erakusketa-proposamen partekatu bat egin ahal izan dute beren obra erakusteko, argazkigintzaren, bideo-sorkuntzaren eta arte plastikoen arloko adituen laguntzarekin. Prozesu horren guztiaren emaitza da Tetrapack erakusketa.

2019an, ‘Zurrumurrurik ez’ gaia jorratu zuen Gazte Klik Klak lehiaketak. Pentsamendu kritikoa sustatu eta estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen eragin negatiboen gainean sentsibilizatzeko asmoz aukeratu zen gai hori.

Bai Gazte Klik Klak 2019 lehiaketan, bai Tetrapack 2020 erakusketan, Jorge Salvador aritu da komisario lanetan —argazkigintzan eta ikus-entzunezkoetan esperientzia handia duen profesionala, ZAS Kulturren ordezkaria— eta Xabier Martinez komisario elkartua gisa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Lekua Amarika aretoa
    Amarika plaza, 4
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Amarika aretoa

Non

Euskadi, auzolana