"El fin de las cosas" + "The man who travelled nowhere in time" + "Gorpuztu Laburra"

Lasarte-Oria 2020(e)ko Urriak 31
  • "El fin de las cosas" + "The man who travelled nowhere in time" + "Gorpuztu Laburra"

El fin de las cosas

El fin de las cosas gure harreman moduez ari da; aztertzen du nola hartzen ditugun erabakiak eta nola eragiten dioten erabaki horiek alboan dugun pertsonari. Une jakin bat du hizpide, erritmo galtzen duzun une hori: dena hankaz gora jartzen dela sentitzen duzu une horretan, baina hala ere aurrera jarraitzen duzu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Hizpide ditu inertzia eta burugogorkeria, kontrol falta, aberetasuna, gertatzea nahi genukeena eta benetan gertatzen ari dena.

El fin de las cosasek isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga hori du hizpide.

  • Sortzea, testuak, zuzendaritza: Eva Guerrero
  • Interpreteak: Garazi López De Armentia, Aritz López
  • Koreografia: Creación Colectiva
  • Musika konposizioa eta interpretazioa: Ainara Legardon
  • Kanpo begia: Ana Vallés
  • Jantziak: Begoña Díaz
  • Eszenografia diseinua: Elena Bouzo
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: Doos Colectivo
  • Eskerrak: Kili Kolo Zirko, Jone Novo, Maite, Santi, Malen, Helena Wilhelmsson, Miriam Y Manu, Ana López, Rafa Rodrigo, Victoria P. Miranda.
  • Honako hauen diru laguntza izan du: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Karrikan´17, Kultur Leioa, Baratza Aretoa, Danzálava.

The man who travelled nowhere in time
Quebeceko Molekula bideodantzen aukeraketatik aukeratutako bideoa. Doos Colectivo 2020ko udazkenean Euskadiko antzokietan erakusten ari da, Euskadi-Quebec proiektuaren laguntzari esker. Eusko Jaurlaritzaren eta Etxepare Institutuaren ba-besa du proiektu horrek.

Gorpuztu Laburra

Gorpuztu laburrak oreka bilatzeari buruz hitz egi-ten du. Lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko borroka da. Erlijio jakin batzuetan gorpu-tzaren erabilerari buruzko ikerketa batetik sortu zen


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana