"Gorria"

Ondarroa 2020(e)ko Urriak 31
  • "Gorria"

Literatur Amuak 2020 programaren baitan.

--

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Lanku

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLanku
  • Data 2020(e)ko Urriak 31
  • Ordutegia20:30
  • LekuaGoikozini / Bide Onera zine aretoa
    Ondarroa
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana