Kutxa Kultur Modako egoiliarren erakusketa

Errenteria 2020(e)ko urriaren 31(e)tik 2020(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Kutxa Kultur Modako egoiliarren erakusketa

Jantziaren Zentroak ‘Kutxa Kultur Moda’ programako egoiliar diren hamar diseinatzaile gipuzkoarren lana ezagutzeko aukera eskainiko du berriro udazken honetan.

Hamar marka horiek look edo osagarri propio bat eramango dute erakusketara, eta doan ikusi ahal izango da Errenteriako Kapitain Etxeko beheko solairuan.

Erakusketa horretan ikusgai izango diren lanen diseinatzaileak Elixabet Perdiguero, Fanny Alonso, Laza Clothing (Maialen Apaolaza), EME by Maialen Porroy, Amarenak (Oihane Pardo), Akukuna (Sonia Cepa), Ural (Jon Alkain), Natural Killer (Itxaso Segués), Nahia Salaberria eta Re_by Bárbara León dira.

Diseinu horietako batzuk propio egin dira San Telmo museoan urriaren 24an izango den Kutxa Kultur Moda desfilerako, GdM Jaialdiaren barruan, eta programan sartu berri diren beste hainbat diseinatzaileren lau look gehituko zaizkie. Moda jasangarria da, independentea eta tokikoa, estilo pertsonal eta ausartarekin, sortzaileek eskuz egina.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana