Speedometer

Getxo 2020(e)ko Urriak 31
  • Speedometer

Funk kitzikagarria egiten duen talde britainiar eskarmentuduna, mundu osoan kontsakratu eta txalotua. Beren azken diskoaren izenburua Owntown Funk 74 da, eta EMIren musika-ekoizpenetarako zigilu nagusia den KPMk Speedometerri egindako enkargua izan zen, 70eko hamarkada hasierako funkaren antologia autentikoa ekoitz zezan.

Teknika analogikoekin grabatu zuten Big Noise Studios estudio britainiarrean. Bada, taldeak 16 harribitxi sortu ditu funk klasikoaren, soul funkaren, latin funkaren eta afro funkaren dantzalekurako, haizezko instrumentu indartsuekin eta erritmorik puruenarekin. Hori guztia, show ikaragarri batez lagunduta.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana