ACT Festival 2020 - Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 1(e)tik 2020(e)ko azaroaren 8(e)ra
  • ACT Festival 2020 - Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia

ACT FESTIVAL ekainaren lehen astean Bilbon eta Barakaldon ospatzekoa zen Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia, azaroaren lehen astera atzeratzea erabaki dugu, COVID19ren pandemia globalaren aurrean ezarritako Alarma Egoerak eragindako arrazoi larriengatik eta langileekiko, jaialdiarekin lotutako agenteekiko eta publiko orokorrarekiko erantzukizunagatik.

Aurtengo ediziorako mundu osoko 700 eskaera baino gehiago jaso zituen jaialdiak, eta abenduan deialdia itxi ondoren, hautaketa-batzorde batek aukeratu zituen aurtengo edizioko lanak. Aukeraketa hori otsailaren erdialdean jakinarazi zitzaien eskatzaileei.

Hainbat agertoki planteatu, zalantza asko argitu eta aukera asko baloratu ondoren, ACT FESTIVALek ospakizuna udazkenera atzeratzea erabaki du.

Programaren kalitate eta berritasun handiak, ikusleek zuzeneko ikuskizunez gozatzeko duten beharrak, tokiko sektore artistikoa joera berri horiez elikatzeko eta tokiko artista berrien lana zabaltzeko aukera izateak, jaialdiak nazioarteko agertokiarekin duen erantzukizunaz gain, ACT FESTIVALen hamazazpigarren edizioa kulturaren aldeko borroka-ariketa eta bere hedapenarekiko nahiz sustapenarekiko konpromisoa bihurtzea eragin dute.

ACT FESTIVALen aurtengo gai nagusia identiatea da, baina hartaz gain, osasun-krisi global honek sortzaile berrien eszena pentsatzeko/bizitzeko moduari nola  eragin dion hausnartuko dugu . Halaber, ateak zabalik utziko ditugu online jarduera batzuk sustatzeko eta jaialdiaren hedapena streaming bidez zabaltzeko.

ACT Festival

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko azaroaren 1(e)tik 2020(e)ko azaroaren 8(e)ra
  • LekuaBilbo eta Barakaldo
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana