"Bidaia infinituko hirira", Vicente Ferrer Fundazioaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko azaroaren 2(e)tik 2020(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Bidaia infinituko hirira", Vicente Ferrer Fundazioaren erakusketa

Vicente Ferrer Fundazioaren erakusketak Vicente Indiara iritsi zenetik bildutako argazki eta historia ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu.

Erakusketak urte hauetan lortutako erronka nagusiak kontatzen dizkigu, eta Andhra Pradesh eta Telangana estatuetan 1969tik aurrera gauzatzen diren garapen proiektuak ezagutuko ditugu.

Era berean, Vicente Ferrer, kasta diskriminatuenen aldeko Indiako hegoaldeko eraldaketa sozial garrantzitsuenaren buru izan zen gizona, eta Anna Ferrer, emakume nekaezina, gogotsua eta borrokalaria aurkituko ditugu. Gaur egun, Fundazioko presidentea da Ana.

Denboran zehar egindako bidaiak eta errealitate urrun horrek arrastoa utziko dute duda barik.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana