(bertan behera) Christian Zacharias (Pianoa)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Azaroak 2
  • (bertan behera) Christian Zacharias (Pianoa)

Christian Zacharias kontalaria da bere belaunaldiko zuzendarien eta pianisten artean, eta ezin eztabaidatuzko lekua du piano modernoaren olinpoan. Landuak, zehatzak eta argi artikulatuak diren bere interpretazioetako bakoitzean, garbi gelditzen da Zachariasek noten atzean dagoenarekiko interesa duela. Osotasunak eta banakotasunak, hizkuntza-adierazkortasun distiratsuak, musika-ulermen sakonak eta sen artistiko seguruak osatutako konbinazio bakan bati Zachariasek nortasun artistiko karismatikoa eta erakargarria gehitzen dio. Luis Suñen kritikariaren hitzetan, Zacharias “onenetako bat da, serioenetako bat, sendoenetako bat, kulturak eta esku artean daukana zer den, nondik datorren eta nora doan jakiteak ematen duen irudimen adierazgarri horren jabea”. Erabateko plazera gure artean edukitzea.


PROGRAMA

Joseph Haydn (1732-1809)
Sonata para piano Hob.XVI: 48 en Do Mayor
                       
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Sonata para piano Nº 1 op. 2 n.1 en Fa menor 
 
Joseph Haydn
Sonata para piano Hob.XVI:49 en Mi b Mayor 
 
Ludwig van Beethoven
2 Variaciones para piano en La Mayor sobre una danza rusa del ballet “La niña del bosque” 
 
Joseph Haydn
Sonata para piano Hob.XVI:51 en Re Mayor 
 
Ludwig van Beethoven
Sonata para piano Nº 4 en Mi b Mayor op. 7 
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana