"AFROTOPÍA (AFRICA IMPRESCINDIBLE)"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko azaroaren 3(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • "AFROTOPÍA (AFRICA IMPRESCINDIBLE)"

Ziudadelako Mistoen eraikinak AFROTOPIA erakusketa hartuko du 2021eko urtarrilaren 10era arte, AFRIKA IMPRESCINDIBLE Jardunaldien markoan, haien 20. urteurrenean. 35 argazkilari afrikar gaztek hiru lantegitan (‘Acerca/AECID’) egindako argazkiak biltzen ditu erakusketak. Lantegiok erakusketaren komisario Héctor Mediavillak diseinatu eta eman zituen Dakarren (Senegal), Niameyn (Niger) eta Bamakon (Mali), 2017ko azaroan, Bamakoko Argazkigintza Bienalaren markoan. 58 argazkiek gogoeta egiten dute, ingurumenaz, jasangarritasunaz, globalizazioaz, emakumeek gizartean duten zereginaz, gazteen amets eta xedez, tradizioaz. Azaroaren 3an, asteartearekin, 19:30ean, bisita gidatu bat egonen da, Mistoen eraikinean, Héctor Mediavillaren eskutik.

Erakusketaren komisario Héctor Mediavilla istorioen kontalaria, argazkilaria, errealizadorea, prestatzailea, komisarioa eta argazkigintza partizipatiboko proiektuen kudeatzailea da. Zenbait komunikabidetan argitaratu du, hala nola Colors, Geo, New York Times, El País, Time, Esquire, Gatopardo eta XXI.ean. Mundu osoan barna egin ditu erakusketak, besteak beste, Bilboko Guggenheim museoan, Atlantako High Museum of Art-en eta Kinshasako Frantses Institutuan. Parte hartzen du, halaber, argazkigintza-gogoetako zenbait lantegitan eta ikerlan dekolonialetan.

ARGAZKILARIAK

SENEGAL: Moctar Ba/ Ndeye Astou Beye? (BEY-A)/ Haidar Chams (FROMHAII)/ Lamine Dieme (LADIEME)/ Khalifa N’Diaye (KHALIFA HUSSEIIN)/ Assane Sow/ Ina Thiam/Abdoulaye Toure?.

NIGER: Boureima Abdoulaye (BERGE)/ Abdoulaye Ali/Peter Aborisade Adeyemi Lawrence (REA MISE)/ Lawali Abdou Maman (LAWALI RASTA)/ Abdou Garba? Moustapha? (YAHE TCKIKO)/ Toure? Abdel Razack (ZAK)/ Hadjara Mahirou Saley/ Ahmed Tourmane Souleymane/Konate? Ousmane Tidjani/ Rakiatou Ibrahim Yaye.

MALI: Amadou Diabagate/ Souleymane Diallo/Ousmane Goi?ta/ Khadim M’baye (BAMBA MBAYE)/Taganor Wallet Mohamed/Mariam Niare/ Moussa Samake (SAM MOUSSA)/ Mariam Tapily/ Fatoumata Traore?/Mamadou Traore?/Fadio Traore?/Youssouf Traore? (ISSOUF KING).

Felwine Sarr idazle senegaldarrak zera azpimarratu zuen AFROTOPIAZ 2016an: “Afrikak utzi behar dio Mendebaldearen ispiluan begiratzeari, afrikarrok beraiek erabaki dezaten zer etorkizun mota nahi duten, beren sustraien balioei eta aberastasun soziokultural paregabeari uko egin gabe”

Kontinente afrikarrak bere proiektua garatu behar du, berezko ikuspegia eduki bere etorkizunaz, jarduteko era egokia sortuko duena, kanpotik ezarritako parametroetatik urrun. Haien ordez, bere errealitate ekonomikoa, ekologikoa, kulturala eta sinbolikoa hartu behar da aintzat.”


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 3(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana