MEM 2020 - Bilboko Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 3(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • MEM 2020 - Bilboko Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia

MEM jaialdia, musika, arte, dantza, zine eta bestalako abangoardia adierazpenen naziorteko jaialdia da. Bilboko kultur eskaintza osatu eta hiriaren dinamikotasuna sustatzeko helburuaz sortzen da, ekonomi nahiz kulturaren hedapen eta birsortze eremu batetan. MEM jaialdiak euskarri anitzak erabiliz ekintza ezberdinen arteko sinergia bultzatzen du transgresioaren bitartez.

MEM jaialdiak nazioarte mailako izatea bertokotasunarekin uztartzen du, jaialdian parte hartzen duten artista eta talde ezberdinen arteko hartu emanak sortzeko; munduko hainbat lekutan burutzen diren proposamenak Bilbora hurbildu eta aldi berean esparru eta eremu ezin hobean bertoko ekoizpen interesgarrienak agertarazi eta taularatzen ditu.

MEM jaialdiak duen berezko izatea eta baita lan egiteko jarrera, bere helburu eta nortasunaren atal bat da. Euskarri teknologikoaren bitartez aurkezten da jaialdia, aukeratutako gune eta espazioak Bilbo hiriaren bihotzean kokatzen direlarik eta hiria beraren izate eta identitatea mantentzen dute, baita aldiberean jarrera eta “arrisku” berriak planteatuz.

GARRANTZITSUA: Edukiera mugatuak. Emanaldiak ikusteko nahitaezkoa da maskarak erabiltzea eta eskuak garbitzea. Sarreran zure datuak eman beharko dituzu. Ekitaldi guztiak FaceBook Live bitartez zuzenean jarrai daitezke FBko MEM Bilbao gunean, eta gure Vimeo kanalean (https://vimeo.com/user72127862) egongo dira aurrerago ikusgai.

MEM

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana