Euskadiko Orkestra: "Wagner"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 4
  • Euskadiko Orkestra: "Wagner"

Zuzendaria: Michel Tabachnik

Schubert Erromantizismoko musikaren hastapenetan funtsezkoa izan bazen ere, Richard Wagnerrek operen corpus bat sortu zuen, eta mugimendu artistiko horren helduaroaren muina dira. Operetan, hainbat kontu garrantzitsu landu zituen (besteak beste, maitasuna, erlijioa eta filosofia) ikuspuntu transzendente batetik, eta, horretarako, musika-hizkuntza berritzaile bati forma eman behar izan zion. Wagnerrek hedadura handiko operak sortu zituen, eta bere ekintza eta izpiritua obertura eta preludioetan laburbiltzeko egitandia ere lortu zuen; jakina, errepertorio sinfonikoan sartu dira. 

Michel Tabachnikek Karajan eta Boulez zuzendari garrantzitsuen eskutik ezagutu zuen Wagner, eta, gero, mundu erdiko opera-antzokietan findu zuen bere estiloa. Oraingoan, Der Fliegende HolländerParsifalLohengrin eta Tannhäuser operen zati ezagunenetako batzuei helduko die.  

R. Wagner:

  • Der Fliegende Holländer (Obertura)
  • Parsifal, 1. ekitaldia (Preludioa)
  • Lohengrin, 1. eta 3. ekitaldia (Preludioa)
  • Tannhäuser (Obertura & Venusberg) 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana